106. iruzkina, 2003ko otsailaren 1a

      Frantzia giltzarri da

      Bigarren mundu gerran Winston Churchilek behin esan zuen zeukan harririk astunena Lorena zela (Charles de Gaulle-en enblema). 1945az geroztik AEBk beren harria bilakatu zela ikusi zuten. Gerra ondoko gobernu frantziar guztiek, De Gaulle bera buru izanda edota bestelako Gaulle zale bat izanda, edo bestelakoren bat izanda, kanpo politika "gaulista" bat izan dute. Politika hau honakoan oinarritzen da: nahiz eta Frantziak "Mendebaldea" deritzana osatu, beronek munduaren ordena bere ikuspuntutik garatzeko eskubidea du. Hori dela eta beti mantendu izan dute AEBek (Ekialdeko herrialderik garrantzitsuenak) Frantziako ikuspuntua kontuan hartu behar dutela. AEBek izan ditzaketen beste edozein kideren aldean, Frantziak beti ukatu izan du AEBn lidergo "osoa".

      Azken berrogeita hamar urte hauetan AEBek edozein aitzakia erabili izan dute Frantziari iritzi aldaketa bat eragiteko: losintsak, presio bortitzak, kexak, modu txarrak... Hauetako ezerk ordea, ez du lortu Frantziaren oinarrizko jokamodua aldatzea. Duela gutxi Donald Rumsfeld-ek "Europa zaharrari" buruz modu txarrean hitz egin zuenen, batez ere Frantziaz ari zela onartu beharra dago. Iraganean AEBek Alemaniaren kidetza zuten Frantziaren iritziari aurre egiteko, edo batez ere, iritzi hori bere gain ez hartzeko. Hortik dator Bush-en administrazioaren haserrea, Schroeder/Fisher-en norabide aldaketa ikusitakoan germaniar kanpo politikari dagokionean. Belatze estatu batuarrek iruzur egin dietelakoan daude.

      Egun AEBei horrexegatik egiten zaie hain asaldagarri Frantzia giltzarri izatea datozen egunotan izan daitekeen Iraq-en aurkako erasoari dagokionean. Asaldagarria, izan ere ez baitakite mendebal munduko jendeak (eta baita haruntzagokoek ere) estatubatuarrek Iraq-en aurka egin dezaketen erasoa "legezkoa" izanen den edo ez. Frantziak AEBekin bat egiten badu, nahiz eta gogo txarrez egin, munduan jendeak, gerra Nazio Batuek onartu izan balute bezala ulertuko da, eta ondorioz izaera misteriotsua duen "nazioarteko erkidegoak". Frantzia makurtzekotan ez badago, berarekin eramanen du ez Alemania bakarrik, baita Errusia, Txina, Kanada eta México ere. Hauek guztiek bere horretan alineazio garrantzitsu dira. Japonek adierazia du "munduaren iritziarekin" bat eginen duela; esan nahi baita AEBek Nazio Batuen babesa lortu beharko dutela.

      Frantziak Bretainia Handiaren jarrera ere kolokan jartzen du. Urtarrilaren 30ean Donald Macintyre-k The Independent-en artikulu bat kaleratu zuen ondoko azalburuarekin: "Blair gogor ari da jokoan eta Chirac-en laguntza behar du". Macintyre artikulu honetan Blair bere herrialdean edukitzen ari den zailtasunez mintzo zen, "errebelio mehatxua" alderdi laboristan, eta egoera horrek ataka zein duen Frantziaren baitan dagoela adierazten zuen. "Ez da sobera ausarta onartzea Blair-en geroa erabaki litekeela ez Etxe Zurian ez eta Downing street-eko 10.ean (lehen ministro britainiaren bizilekua), baizik eta Eliseoan (Chirac-en bzizileku ofiziala).

      Zerk aitortzen dio Frantziari botere hori? Noski, ez da Frantziaren zuzentasun morala izanen, izan ere AEBk bezain prest baitago bere tropak bidaltzeko beren interesak defendatzearen izenean. Marfil Kostan Frantzia burutzen ari den interbentzioak eta bertan izaten ari den zailtasunek interbentzio hori dela eta, agirian uzten dute Frantziaren izaera mini-inperialista Afrikan. Ezta izanen Frantziak bere barne izkutuenean amerikarren aurkako izaera duelako. Zalantzarik ez da, Frantzian amerikaren aurkako propaganda zabaltzen ari dela, baina estatu batuetan ere Frantziaren aurkako propaganda izan bada. Gauzak honela izanik ere Frantziarrek (bai jende xehea, bai eliteak ere)Estatu Batuarrengandik gauza asko dituzte gogoko. Eskerronez gogoratzen dituzte bi munduko gerretan jokatu papera eta estatu batuarren oinarrizko balio eta prejuizio asko bere egiten dituzte.

      Frantziari botere hori aitortu diona mundu guztian dagoen sentsazio hori da, estatubatuarrek esaten dugun moduan, "beren gantzontziloetarako handiegiak". Eta hori erabat egia da egun, belatzeak AEBn gobernuan daudenean. Frantziar haserrea, estatu batuarren harrokeriak zapuzteko gogoa, mundu guztiaren osagaia dela esan daiteke oso salbuespen gutxirekin. Horrela, Frantziak estatu batuarren presioei ezezkoa ematen dien aldioro, orain egiten ari den moduan, berdina egitera ausartzen ez diren beste herrialdeen zorionak jasotzen ditu pribatuan, beraiek ausartzen ez direlako agian publikoki aitortzen, esaterako, Egipto, Corea, Brasil dota Kanada bera ere.

      Errealitatean, AEB-n gobernua jakinaren gainean dago Frantziak duen botere politikoarekin. Collin Powell-ek Bush horrela komentzitu ahal izan zuen lehenik eta behin Nazio Batuetara jotzearen beharraz, eta Nazio Batuei aurkezteaz datorren astean Saddam Hussein-i buruzko "froga" batzuk. AEB-k ez dute sinisten "froga" horiek inorentzat sinesgarri direnik. Aldiz, bai pentsatzen dutela froga horiek Frantziari behar duen aitzakia emanen diotela AEBn ustez, Frantziaren interes ekonomikoak direnetara egokitzeko. AEBn administrazioaren arrazonamendua, prentsaz ia argitasun osoz azaltzen dutena, Frantziak bere buruari ondokoa esango diola da: 1) AEBk Iraq-i eraso eginen diote kosta ala kosta. 2) AEBk erreztasunez irabaziko dute. 3) Frantziak soldaduak bidaltzen baditu, gutxi izanagatik ere, altxorraren banaketan partea izanen dute (petrolioa); baina alde batera mantentzen badira, ez dute zipitzik ikusiko.

      AEBetako belatzeak Frantziako kanpo politikaren irakurketa "marsista sinplea" egiten ari dira. Abantaila ekonomiko eta politikoen artean azterketa labur eta epe motzekoa eginez. Baina marsismo simple horrek ez du inoiz ezer onik ekarri, ezer ez delako hain xumea eta epe motza, Fernand Braudel-ek esan bezala "hautsa" baita. Arazoa, frantziar ikuspuntutik aztertzen badugu, eta zehazki Chirac-en ikuspuntutik, oso modu ezberdinean hausnar daiteke. Lehenik eta behin, frantziar iritzia (Europa Mendebalde gutiaren iritziaren moduan) hein handi batean gerraren aurkakoa da eta AEBen interes errealen aurrean eszeptikoa da epe luze zein motzean. Ezker frantziarra gerraren aurka jarri da erabat; horrela egin du, beste arrazoi batzuengatik bada ere, eskuin muturrak. Eta alderdi kontserbadore frantziarrak boterean, UMP, banaketa dauka bere baitan; batzuk estatubatuarren argumentazioa onartzen dute eta Blair-en kanpo politikarekin bat datoz eta bestean "gaulle" zaleak izanez jarraitzen dute.

      Chirac-ek ez du sekula argitara eman bere iritzia. Behin-behineko barne politikaren ondorioak hausnartu behar ditu. Akatsa egiten badu, epe luzean bere alderdiarengan eragin txarra izan lezake, orain berri ezarri dena lehen indar garrantzitsu moduan. Eta batez ere Europa indartsu eta independiente bat eratzearen ametsak porrot egin lezake. Bigarrenik, Chirac ez dago erabat ziur estatu batuarren garaipen militar azkar batekin. Figura militar gehiegi dago munduan eszeptiko eta haien artean ziurrenik, kargu altuko zenbait militar frantziar. Hirugarrenik, gaullismoak oraindainokoan ongi funtzionatu du eta beti egin izan du oreka delikatu bat. Frantziak ez du aldendu nahi AEBetatik, baina behingoagatik ez du bere burua isolaturik ikusten erresistentzian ekintza estatu batuarraren aurrean. Beraz, ez dirudi unerik egokiena denik jokaera gaullista alde batera uzteko.

      Espero zitekeen moduan, AEB egin zezaketeen guztia egiten ari dira. Egungo Europako Batasunaren hamabost kidetik bost gutun bateratu batean bere alde agertzea lortu dute. Noski lehenago ere bost gobernu horiek banaka esana zuten jada gauza bera, baina gutun bateratua Frantziaren gaineko presio gisara uler daiteke. AEBk Frantziari esan nahi diote ez badira haien nahietara makurtzen, Europa zatitzen ahaleginduko direla. AEBk beren armategian beste mehatxu bat daukate. Frantziaren "botere biguina" AEBn aurkako deskonfidantza azaltzea bada munduaren aurrean, "botere gogorra" Segurtasun Kontseiluan duen beto eskubidea da. Horregatik ari dira AEB esaten Nazioa Batuetan behar duten babesa ez dutela lortzen, Segurtasun Kotseiluaren papera bazterreratuko du honela Frantziaren "botere gogorra" murriztuz. Bestalde, Frantziaren beto eskubidea ez da oso erabilgarria izango Segurtasun Kontseiluak duen garrantzia galduko badu.

      AEBn ustean Frantziak haien beharra du: baina ongi aski izan daiteke AEBek Frantziaren behara izatea. Frantziarren erbakia dena dela ere, azken ondorioak gerraren erantzunaren baitakoak izanen dira. Erraz irabazitako gerra batek AEBkin bat egin dutenen alde eginen du. Luzatu eginen den gerra batek zigortu eginen ditu zalantzarik gabe AEBn alde jarriko direnak. Baina alde bakarrak irabazitako gerrak, nahiz eta azkarra izan AEB lagundu ditzake edota kaltetu. Alde askotako gerra batek kalte txikiagoa egine die AEBei. Nelson Mandelak oharra luzatu du, esanez, AEBk mundua holokausto batera daramatela, baina belatzeak gortuta geratu dira.

      Auzia zera da, gaullismoaren eraginez, Frantzia dela egun munduko herri bakarra AEBen egokiera geopolitikoan eragin dezakeena, Britainia Handia, Errusia edota baita Txina beraren aldean. Eta ez da Frantzia oso indartsua delako, koherentziaz polo ezbedin askotako mundu baten aldeko apostua egiten duelako eta horrexegatik duelako mundu mailako botere hori. Frantzia aldaketa geopolitiko horretatik garaile ateratzea, herrialde gehienetako jende gehienari ez zaio asko inporta; denek eraiki nahi duten zerbait eraikitzearen aukera. Laister jakinen dugu Frantziak nola jarraituko duen partida honetan, eta mundu osoak nabarituko du aldea.

      Immanuel Wallerstein (2003ko otsailaren 1a)


      © Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.

      Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).